RSS

SAN ANTONTXU

29 Ene

Como no me habeis invitado a “esta maravillosa salida” (¡qué crueles!), he tenido que pedir ayuda, a Sorkunde (profe de euskera, encargada de las fotos) y a Jon Ander. Así que hoy le paso la responsabilidad de esta entrada  a vuestro compañero Jon Ander Dañobeitia. Como la salida ha sido organizada por el Depatamento de Euskera, me parece lo más lógico que vaya en dicha lengua.

Pasaden urtarrilaren 18an, ohi denez, Mungiak urtean zehar duen egun garrantzitsuenetako bat ospatu zuen, hain zuzen ere, San Antontxu eguna. Tradizio handiko eguna, jendetza bildu zen Mungiako kaleetan zehar, eguraldiak lagundu ez zuen arren.

Azoka bi zatitan banandu dezakegu: batetik, Mungiaren behealdean antolatzen den ganaduen erakusketa; eta bestetik, herriaren zentroan egiten den nekazaritza azoka. Badirudi ez dagoela oso argi zein urtetan izan zen azoka honen lehenengo antolaketa, eta bertako jendeari galdetuz gero arazoa ez dugu argitzen. Batzuk diote gerra zibilaren eta Frankismoaren garaian jadanik joaten zirela inguruko nekazariak Mungiara haiek landutako jakiak saltzera. Baina, jende gehienak dioenari kasu eginez gero, beste ondorio batetara helduko gara. Azokak hogei urte ditu gutxi gorabehera, eta aurretik egiten zena ezin dugu azoka bezala kontuan hartu. Gauzak argi ez edukitzea logikoa da, izan ere, San Anton animalien patroia da, eta betidanik eraman izan dira animaliak bedeinkatzera egun horretan. Horrexegatik, normala zitekeen nekazari askok bidaia aprobetxatzea gauzak saltzeko eta dirua ateratzeko.

Ziur dakiguna Euskal Herriko txorizo eta odoloste lehiaketaren 15.edizioa ospatu egin zela, hori datan dudarik izan gabe. Are gehiago, aurreko igandean, hilak 16, indaben lehiaketa ere egin zen. Aipatu beharra dago Euskal Herriko lehena dela.

Ganaduen erakusketara bueltatuz, bi moduko erakusketak zeuden: batetik, erakusketa bera; eta bestetik, salgai zeuden animaliena. Era guztietako ganaduak aurkitu ahal izan genituen, behiak edota zaldiak, esate baterako. Nekazaritza azoka, aldiz, ezagunagoa egin zitzaigun. Askotan ikusi ditugu horrelako azokan (Santo Tomas, herriko jaiak…), eta hau modu horretakoa zen. Hori bai, zenbat postu zeuden esatea ia ezinezkoa da. Sagardoa, Txakolina, taloak, Idiazabal gazta… Euskal Herriko produktu tipiko guztiak Mungian batu ziren pasaden asteartean.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Podeis leer otra entrada sobre este tema, pero con un enfoque completamente diferente, hecha por vuestra compañera Afaf Malainin. Pincha AQUÍ.

 

Anuncios
 
Deja un comentario

Publicado por en 29 enero 2011 en OCIO, Uncategorized

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: